Baluarte Fundazioaren Denboraldi Nagusia Nafarroako bizitza kulturaleko hitzordu saihestezina da, bai eskaintzaren maila artistikoagatik, bai aniztasunagatik. Nazioarteko ospe handiko bakarlari, zuzendari eta konpainiek protagonizatutako ikuskizunek eszena-diziplina eta formatu ugari hartzen dituzte: opera, dantza, zirkoa, bakarkako errezitaldiak… Diziplina horien aniztasunaz gain, programazio-irizpideak kalitatea eta bikaintasun artistikoa dira, baita proposamenen originaltasuna eta bereizgarritasuna ere.
25-26 Denboraldian, Musika atalean berrikuntza bat egongo da: musikal baten antzezpena. Opera Fantasma izango da, Broadwayko kartelaren historian luzeen iraun duen izenburua, eta Iruñera iritsiko da, hiriburuan eta Estatuko hainbat hiritan lortutako arrakastaren ondoren.
Halaber, bi opera-titulu nabarmentzen dira: bata eszenifikatua eta bestea kontzertu bertsioan. Mario Pontiggia eszena-zuzendariaren Tosca ekoizpenak Pucciniren lanaren intentsitate dramatikoa azpimarratuko du, 1800eko Erromaren testuinguruan kokatutako ikuspegi klasiko eta monumentalez. Bestalde, Conductus Ensemble eta Andoni Sierra zuzendariak garaiko espirituari leialtasunez erantzunez bizia emango diote bitxi barroko bati: Dido eta Eneas.
Interpretazio historizistak beste bi hitzordutan ere harrituko du. Bach-en Eguberrietako Oratorioarekin, Il Gardellino Baroque Orchestrak urteko jai maitatuenen hasiera ospatuko du. Fiesta Criolla en el Virreinato del Perú lanean, berriz, Jordi Savall —gambista, zuzendari eta musikologo ospetsua— izango da Mundu Berriko pieza paregabe baten berreskurapenaren arduraduna.
Hiru gau ospetsuk izen propioak izango dituzte: piano-jotzaile Grigori Sokolov, biolontxelo-jotzaile Steven Isserlis (English Chamber Orchestrarekin batera), eta tenorea Xabier Anduaga, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin.
Dantza atalean, diziplina horretako hiru legenda handik bisitatuko dute eszenatokia: Compañía Nacho Duato, Le Ballet de l’Opéra National du Capitole eta Espainiako Ballet Nazionala. Gainera, zirku ikuskizun bat programatuko da: Titizé, Finzi Pasca konpainiako hamar akrobata, aktore eta musikok Veneziaren esentziaz amets eginaraziko diguten obra poetikoa.
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa