El Señor de los Anillos: la Sinfonía

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3

El Señor de los Anillos: la Sinfonía

· Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

· Grace Davidson, sopranoa

· Robert Boardman, zuzendaria

· Orfeón Pamplonés (Igor Ijurra, zuzendaria)

· Coro Joven del Orfeón Pamplonés (Juan Gainza, zuzendaria)

Temporada 26-27El señor de los anillos

Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldiak musika zinematografikoko obra handienetako bat aurkezten digu: Eraztunen Jauna: Sinfonia, Howard Shorerena. Obrak hiru filmen musika biltzen du —Eraztunaren elkartea, Bi dorreak eta Erregearen itzulera— sei mugimenduko sinfonia- eta koru-sorkuntza monumental batean.

 

 Oraingoan, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren Orkestrak bat egin dute Iruñeko Orfeoiarekin eta Iruñeko Orfeoiaren Gazte Koruarekin, Eraztunen Jaunaren unibertsoaren epikotasun eta sakontasun emozional osoa zabaltzeko.

 

 Robert Boardmanen zuzendaritzapean eta Grace Davidson sopranoaren parte-hartzearekin, bertsio sinfoniko-koral hau bere orkestra-aberastasunagatik, idazkera koralaren indarragatik eta intentsitate handiko narratiba musikala izateagatik nabarmentzen da.

 

 Shoreren partiturak espresio-indar bikaineko soinu-unibertso bat eraikitzen du, eta orkestrak, abesbatzek eta ahots bakarlariekJ. R. R. Tolkienen Erdiko Lurraldeko paisaiak eta emozioak birsortzen dituzte. Sagako pertsonaiekin eta herriekin lotutako motibo musikalen bitartez, identitate propioa duen kontzertu-obra bihurtzen du sinfoniak zinemarako sortutako musika.

 

 Ezinbesteko hitzordua da zuzeneko zinema-musikaz formatu sinfoniko-koralean gozatu nahi dutenentzat, errepertorio garaikideko konposizio entzutetsuenetako batekin.

 Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren (INAEM) babesa du ikuskizun honek.

Datak eta sarrerak
12
Abendua 2026
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
19:30
12 Abe
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
12/12/2026
19:30

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

• Sarrera Orokorra: 50/39/28 €
• 30 urtetik beherakoak: 40/31/22 €
• 30 urtetik beherakoak (azken hiru salmenta-egunak): 15/12/8 € 

⊛ Prezioak 0,95 euroan handituko direa onlineko salmentan, plataformaren komisioarengatik.