ORIGEN es una coproducción entre Ballet Flamenco de Andalucía, Accademia del Piacere, Teatro de la Maestranza y el Festival Internacional de Música y Danza de Granada, con la colaboración del Festival de la Guitarra de Córdoba y Festival Perelada.
Ballet Flamenco de Andalucía eta Accademia del Piacere erakundeek honako lan hau aurkeztuko dute Baluarte Fundazioaren 26-27 denboraldian: Origen. La semilla de los tiempos, flamenkoaren sustraira eta muinera egindako bidaia eszenikoa. Proposamen kartsua eta garaikidea da, musika historikoaren eta tradizio flamenkoaren arteko elkarrizketa marrazten duena, non iraganak eta orainak bat egiten duten indar eszeniko eta musikal handiko esperientzia batean.
Patricia Guerrerok zuzentzen du eta musika-zuzendaritza Fahmi Alqhairen esku dago. Ikuskizuna oroimenetik, emoziotik eta iruditeria barrokotik eraikitako Sevilla sinboliko batean murgiltzen da. Dantzaren, musikaren eta dramaturgiaren bidez, Origen lanak giza esperientzia bizi den espazioak eta nortasuna aztertzen ditu, egunerokoak eta poetikoak bat egiten duten unibertso batean.
Proposamenaren abiapuntua Espainiako musika definitzen duen mestizaje kulturala da —Al-Ándalusen herentziatik hasi eta eragin amerikarretaraino—, hizkuntza eszeniko berri bat sortzeko, non flamenkoa antzinako sonoritateekin solasean aritzen den ikuspegi garaikide batetik.
Flamenkoa ondare bizi eta unibertsal gisa ospatzea da, non gorputza eta musika oroimenaren, emozioaren eta kulturen arteko loturaren bide diren.
FITXA ARTISTIKOA
· Patricia Guerrero, zuzendaritza artistikoa eta koreografikoa BFA
· Fahmi Alqhai, musika-zuzendaritza, konposizioak eta moldaketak
· Juan Dolores Caballero y Patricia Guerrero, eszena-zuzendaria
· Juan Dolores Caballero, dramaturgia
· Pablo Árbol, jantziteria-diseinua
· Olga García, argi-diseinua (AAIV)
· Dani de Morón, flamenko-musiken egokitzapenak
· Quiteria Muñoz, sopranoa
· Amparo Lagares Díaz, flamenko-kantaria
· Dani de Morón, flamenco-gitarra
Fahmi Alqhai, dirección y viola da gamba Quiteria Muñoz, soprano Dani de Morón, guitarra flamenca ACCADEMIA DEL PIACERE Rami Alqhai, viola da gamba Johanna Rose, viola da gamba tenor Javier Núñez, Clave y órgano Carles Blanch, guitarra barroca Jacobo Díaz, oboe barroco y chirimías David García, sacabuches Luis Castillo, Fagot Gal Mestro, contrabajo Agustín Diassera, Percusiones
| BALLET FLAMENCO DE ANDALUCÍA Patricia Guerrero, dirección y bailaora solista Amparo Lagares, cantaora
Eduardo Leal maestro repetidor
Cuerpo de baile: Adriana Gómez, Álvaro García, Ángel Fariña, Araceli Muñoz, Arturo Fajardo, Claudia “La Debla”, Hugo Aguilar, Sofía Suarez, María Carrasco, Alejandro Fernández Pecino, Alicia Gavilán, Natalia Alcalá, Alberto López.
|
• Sarrera Orokorra: 38/29/19 €
• 30 urtetik beherakoak: 30/23/15 €
• 30 urtetik beherakoak (azken hiru salmenta-egunak): 11/9/6 €
⊛ Prezioak 0,95 euroan handituko direa onlineko salmentan, plataformaren komisioarengatik.