· Sarrera: 10€
Aurten, 2026an, DNA programak zubi-lana eginen du Nafarroko Foru Komunitatean, berriz ere, dantza garaikidea eta hizkuntza koreografiko berriak sustatzea helburu duten erakundeekin.
Nafarroako Unibertsitatearen museoak eskaintzen duen Museoa dantzan zikloaren barrenean aurkeztuko dira 2025eko DNA egonaldietan sortutako eta 2026ko DNA edizio honetan estreinatutako ekoizpenetako bi: Led Silhouetteren “Ultimatum” eta Dinamo Danzaren “Qualia”.
Museoa dantzan ekimenaren bidez egiten du apustua Nafarroako Unibertsitatearen museoak dantza garaikidearen alde: gaur eguneko sorkuntza koreografiko berriaren alde, museoaren bildumari lotutako estreinaldiak, egonaldiak eta enkarguak bilduz; dantzarako publiko berriak sortzearen eta sendotzearen alde, bitartekaritza- eta partaidetza-jardueren bidez; eta museoaren sorkuntza prozesuei buruzko pentsamenduaren eta ikerketaren alde.
DNAk eta Nafarroako Unibertsitatearen museoak ahaleginak batzen dituzte eta helburuak partekatzen Nafarroan dantza garaikidea sustatzeko lankidetza horretan.