Informazioa:
· Abuztuaren 3tik 28ra – Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka
Proiektu honen bitartez, bere ingurua utzi eta dantzari izateko ametsa bete nahi duen nerabe baten bizi- eta emozio-ibilbidea aztertzen da. Gorputzaren bitartez, dantzak haren bidean utzi dituen unerik ilunenak zein argitsuenak erakusten dizkigu obrak.
“A mi manera” ibilbide eszeniko gisa egituratzen da; hainbat eszenak osatzen dute, zeinek elkarrekin hitz egiten baitute askotariko gorputz-hizkuntzen bitartez. Hizkuntza bakoitza bizi-, emozio- eta harreman-egoera jakin bati lotuta agertzen da, eta sortzaileak zeharkatutako etapa guztien gorputz-artxibo gisa funtzionatzen du.
· Interpretazioa: Amelia Álvarez