Magia, antzerkia eta antzezlan ibiltaria "Oinak hodeietan" bigarren astean

12/08/2024
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5
Imagen 6

Ikuskizunak Señorío de Abaiz-en izango dira, Lergan; Olcozko Dorrea eta Basajaunberro Basoa

con los pies en las nubes oinak hodeietan artes escénicas teatro magia programas en colaboración circo

Oinak hodeietan programaren bosgarren edizioa 2024ko abuztuaren 8a eta irailaren 1a artean egingo da. 19 konpainia eszenikok antzerkiko, zirkuko, magiako eta dantzako proposamenak eskainiko dituzte Nafarroako Foru Komunitateko 15 kokaleku paregabetan. Nafarroako Gobernuaren Kulturako Zuzendaritza Nagusiak-Vianako Printzearen Erakundeak eta Baluarte Fundazioak sustatzen dute zikloa, Nafarroako arte eszenikoetako elkarteekin eta jarduera horiek gauzatzen diren toki-erakunde desberdinekin elkarlanean.

Bigarren astea Abaizko Jaurerrian hasiko da, Lergan, abuztuaren 16an. Magia eta antzerkia elkarri eskua emanda ibiliko dira Tdiferencia konpainiaren Con la cabeza llena de pájaros ikuskizunean. Liriak eta Wadak abentura eta bidaien istorio oso bizkor bat partekatuko dute. 

Olkozko Dorreak bi ikuskizun hartuko ditu hilaren 17an. Conferenciado. La teoría del oso hormiguero, La Cuerda Teatrorena, lehenbiziko solairuan egingo da. Eta hirugarren solairuak Olvido Flores hartuko du, Estefanía de Paz Asínek antzeztuta. 

Abuztuaren 18an, Iluna Producciones taldearen Salvemos los cuentos ikuskizuna gauzatuko da. Antzezlan ibiltari hau Basajaunberro basoan ibiliko da, Orreagako Done Jakue elizatik abiatu eta gero.

 

Sarrera librea eta doakoa

Ikuskizunetara sartzea librea da, leku-kopuru mugatua bete arte. 50 eta 200 pertsona artekoa izango da edukiera, tokiaren arabera. Gonbidapenak Baluarteren webgunean eta txartel-leihatilan hartu ahal izango dira, edo emanaldiak izango diren lekuetan, emanaldia egin baino ordu bat lehenago.

Oinak hodeietan zikloaren xedea da Nafarroako arte eszenikoetako sektore profesionala babestea, kultura-programazioa lurraldean dibertsifikatzea eta publikoak kultura- eta arte-esperientzia gozatzeko modu berri bat proposatzea. Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak ohikoak ez diren tokietara eta herrietara eramaten ditu, adibidez, monasterioetara, gazteluetara, basoetara eta ondarezko balio kultural eta natural handiko beste leku batzuetara. Zikloaren bost edizioetan, Nafarroako Foru Komunitateko 46 konpainia desberdinek esku hartu dute.

Halaber, programak NICDO enpresa publikoaren eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren babesa du, jendez hustuta gelditzeko arriskuan dauden Nafarroako herriak sustatu, hedatu eta ikusgai egitea helburu nagusietako bat baita, herri horiek programaren kokaleku moduan hautatu eta lokalizatzeko lanaren bidez.