Taller "Estella canta"

Lizarra
Imagen 2

Taller "Estella canta"

· Julián Romano Musika Eskola

· Jarduera doakoa da.

· Plaza gorde helbide honetan: smade@navarra.es

 

 

SMADE

Edizio honetan, Lizarrako Antzinako Musikaren Asteak Lizarra kantari proiektua atera du helburu argi batekin; alegia, antzinako musika itxaropenerako eta konpromiso sozialerako tresna izan daitekeela erakustea. Era horretan, herritarrei gonbidapena luzatuko die ikusle izateari utzi eta jaialdiko artista eta protagonista bihurtzeko.

 

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiarekin elkarlanean, XI. mendetik XVII. mendera bitarteko musika-kodize baliotsuak aztertu ondoren, Karlos III.a Noblearen garaiarekin lotutako obrak aukeratzen dira kontu handiz, saio honetarako ikertu eta transkribatuak. Jaialdiaren lehen asteburuan horiek landuko dira, Lucia Martín-Maestro Verboren zuzendaritzapean. Bera tailerraren koordinatzailea da, prestakuntza sendoa duen irakaslea eta Antzinako Musikaren Interpretazioko Masterra eskuratua duena Parisko Sorbonako Unibertsitatearen eta Musika eta Dantzako Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalaren eskutik. Era berean, Lizarrako Ereintza eta Aiegiko Donejakue Bidea abesbatzek bat egingo dute proiektuaren soinu-oinarria izateko, antzinako musikazale edonorentzat irekia.

 

«Lizarra kantari»-ren gailurra Karlos III.aren omenaldi kontzertuaren hasieran gertatuko da; izan ere, tailerrera joandako ikusleek lan argitaragabe horiek interpretatuko dituzte. Ekimen honek aukera ematen dio edonori jaialdian aktiboki parte hartzeko nahiz Nafarroako Foru Komunitateko ondare historiko musikalaren zati bizia izateko.

Datak eta sarrerak
06
Iraila2025
Lizarra
10:00
06Ira
Lizarra
06/9/2025
10:00