· San Migel eliza
· 14 € / 7 € gazte-txartelarekin
Veneziako eskola Dresdenen: «Per Monsieur Pisendel»
Programa honek Antonio Vivaldiren eta Johann Georg Pisendelen arteko harreman musikal estua aztertzen du. Johann Georg Pisendelek estilo italiarra hedatu zuen Dresdengo gortean. Birtuosismoak eta adierazpen-intentsitateak markatzen dituzte programako kontzertu eta sinfoniak. Programak erakusten du Barrokoko musika-pasioak Europan zehar ibili zirela, orduko lengoaia instrumentala eraldatuz.
Miriam Hontana biolinistak sortu zuen OBNI. Hontana etorkizun handiko interpretea da, Espainiako biolin barrokoaren belaunaldi berriaren bikainenetako bat. OBNIk errepertorio barrokoan espezializatutako interpreteak biltzen ditu, XVII. eta XVIII. mendeetako musikarekiko pasioaren bidez lotuak. Taldekideek nazioarteko talde historizista nagusietako batzuekin lan egin ohi dute, eta modu bizi, zorrotz eta oso komunikatiboan hurbiltzen dira errepertoriora.
Interpreteak
· Andrés Murillo, biolina
· Sònia Benavent, biolina
· Manuel Muñoz, biolina
· Samuel Fourés, biolina
· José Manuel Navarro, biola
· Alejandro Saúl Martínez, biolontxeloa
· Ismael Campanero, kontrabaxua
· Daniel Oyarzabal, klabezina
· Miriam Hontana, biolin solista eta zuzendaria
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.