· Xedeko erakundeetako erabiltzaileei mugatuta.
Topaketa honetan musika eta literatura partekatuko ditugu adinekoekin. Hitzaren eta soinuaren emozioa eramanen dizkiegu memorian istorio ugari gordetzen dituzten horiengana. Elkarrizketaren, irakurketaren eta zuzeneko musikaren bidez, SMADE Sozialak espazio intimo eta gizatiar bat proposatzen du, non pasioak, oroitzapenak eta edertasun artistikoa konpainia ere badiren.
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.