SMADE 26: Micrologus

Lizarra
Imagen 2

SMADE 26: Micrologus

· Santa Klara komentuko eliza 

· 14 € / 7 € gazte-txartelarekin

 

SMADE 2026

Sospirar cor mio programak XV. mendeko Napolesko gorte aragoiar finera garamatza; hau da, Europa errenazentistako kultura- eta musika-gune handietako batera. Garai hartako eskuizkribuetan agertzen diren strambotto, ballata eta dantzen bidez, programak amodio-pasioaren alderdiak zeharkatzen ditu: desioa, jeloskortasuna, malenkonia, gozamena eta sufrimendua. Musika zeharo gizatiarra, non maitasuna indar eraldatzaile eta kontraesankor gisa agertzen den.

 

1984an sortu zuten Micrologus. Taldea aitzindaria da Europako Erdi Aroko musikaren berreskurapen eta interpretazioan. Ikerketa historikoa, ahozko tradizioen azterketa eta interpretazio-lan bizia konbinatzen dituzte, eta nazioartean erreferenteak dira historikoki informatutako interpretazioan.

 

Interpreteak:

· Patrizia Bovi, kantua, harpa
· Goffredo Degli Esposti, moko-txirula, pifanoa eta danborra
· Gabriele Russo, rabela, fidula
· Enea Sorini, kantua, dultzimerra, perkusioa
· Crawford Young, lautea

 

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

 

· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.

 

· SMADE 2026 ABONU OSOA

 

Datak eta sarrerak
08
Iraila 2026
Lizarra
19:00
08 Ira
Lizarra
08/9/2026
19:00
Programa