SMADE 26: Hespérides

Cirauqui
Imagen 2
Imagen 3
Imagen 4

SMADE 26: Hespérides

· San Roman elizako eliz ataria 

· Doakoa

 

SMADE 2026

Hesperideak: afektuen lorategia

 

Hesperideak: afektuen lorategia programak maitasuna, malenkonia, jaiera espirituala eta ospakizuna nahasten ditu soinu-paisaia berezia sortzeko. Europako hainbat garai eta tradiziotako musiken bidez, programak afektuen erretorika esploratzen du, eta erakusten du giza pasioak ez direla aldatu denboran zehar.

 

Zuberoa Aznárez, Gloria Aleza eta Edurne Aizpúnek osatzen dute hirukotea, eta hesperide mitikoetan dago inspiratuta. Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko musikak lotzen dituzte ikuspegi sortzaile eta pertsonal batetik. Ensemble honek instrumentu historikoak eta musika-hizkuntza desberdinak erabiltzen ditu, eta haren proposamenetan tradizioa eta sentsibilitate garaikidea modu naturalean uztartzen dira.

 

Interpreteak:

· Zuberoa Aznárez Mauleón, ahotsa, zarrabetea, laute-gitarra eta harpa. 
· Edurne Aizpún Vílchez, harpa zeltiarra, Erdi Aroko harpa, harpa barrokoa, moko-txirulak eta trabertso barrokoa. 
· Gloria Aleza Zaragozá, fidula, zango-biola, nyckelharpa eta rabela.

 

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

 

· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.

 

Datak eta sarrerak
12
Iraila 2026
Cirauqui
12:00
12 Ira
Cirauqui
12/9/2026
12:00
Programa