· Lizarrako Frai Diego kultur etxea
· Doakoa. Sarrera libre, leku guztiak bete arte.
II. erakusketa
#SMADEbelaundaldia plataformaren seigarren edizio honetan, antzinako musikaren Europako talentu berriak ezagutuko ditugu berriz. Sei taldek, gehienez ere, erakutsiko dute beren birtuosismoa eta musikaltasuna, irailaren 9an Santa Klara komentuan eginen den azken emanaldiari begira.
Coachak:
· Daniel Broncano, Música en Segura jaialdiko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea).
· Veerle Declerck, Antzinako Musikaren Europako Sareko lehendakari ohia eta Brujasko Concertgebouw zentroko programatzailea.
· Andoni Sierra, Conductus Ensemble taldeko zuzendaria eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea).
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.