· San Migel Eliza
Buxtehuderen Membra Jesu nostri entzun ondoren, El Vomitoriok begirada desberdin eta lotsagabe bat proposatuko digu kontzertuko esperientziari buruz, eta umorez mintzatuko eta hausnartuko da entzundakoaz. El Vomitoriok formatu eszeniko berezia du, eta hizkera hurbila erabiltzen du. Horri esker, publikoak espiritualtasun barrokoaren obra handi horrek piztutako emozioak eta pasioak berrikusten ahalko ditu.
Nacho Castellanosek eta Mario Marzok sortu zuten El Vomitorio. Kultura-dibulgazioa, podcasta eta zuzeneko ikuskizuna uztartzen dituzte, musika klasikoa publikoari hurbiltzeko ikuspegi garaikide, fresko eta lotsagabe batetik, obren sakontasuna eta horien inguruko jakin-mina galdu gabe.
Interpreteak
· Nacho Castellanos
· Mario Marzo
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.