· Eliza San Migel
· 14 € / 7 € gazte-txartelarekin
Pasioa San Joanen arabera, BWV 245
Pasioen unibertsoari buruzko SMADEren edizio honetan, mendebaldeko erlijio-musikaren obra hunkigarrienetako bat entzunen da: Johann Sebastian Bachen Pasioa San Joanen arabera. Mina, errukia, dramatismoa eta transzendentzia elkartzen dira soinu-arkitektura monumental honetan, musika barrokoaren gailur handietako batean.
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Conductus Ensemblek interpretatuko dute. Azken hori jaialdi honetako artista egoiliarra da, eta interpretazio historizistaren erreferentziazko talde bat Espainian. Perry So izanen da zuzendaria, eta bi taldeek intentsitate espiritual eta espresibo sakoneko begirada batetik joko dute.
Interpreteak
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
· Ainhoa López de Muniain, sopranoa
· Lucía Gómez Aizpurua, altua
· Aitor Garitano, tenorra
· Hodei Yañez, baxua
· Ariel Hernández, ebanjelaria
· Jon Arrieta, Jesús
CONDUCTUS ENSEMBLE - NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
· Andoni Sierra, Conductus Ensembleko Zuzendaria
· Perry So. zuzendaria
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.