SMADE 26: Amaierako kontzertua

Lizarra
Imagen 2

SMADE 26: Amaierako kontzertua

· Santa Klara komentuko eliza

· 14 € / 7 € gazte-txartelarekin

 

SMADE 2026

Hiru talde berrik, gehienez ere, beren birtuosismoa eta musikaltasuna erakutsiko dituzte azken jarduera horretan. Gainera, entzuleek aukeratuko dute zer talde duten gustukoen, txaloen bidez, eta horrek bermatuko du 2027ko edizioan talde hori berriz Lizarran izanen dela.

 

Coachak:

· Daniel Broncano, Música en Segura jaialdiko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea).

· Veerle Declerck, Antzinako Musikaren Europako Sareko lehendakari ohia eta Brujasko Concertgebouw zentroko programatzailea.

· Andoni Sierra, Conductus Ensemble taldeko zuzendaria eta Cuencako Musika Erlijiosoaren Asteko zuzendaria (FestClásica, Espainiako Musika Klasikoko Jaialdien Elkarteko kidea).

 

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

 

· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.

 

· SMADE 2026 ABONU OSOA

 

Datak eta sarrerak
09
Iraila 2026
Lizarra
19:00
09 Ira
Lizarra
09/9/2026
19:00