· Lizarrako Frai Diego kultur etxeko patioa
· Doakoa. Sarrera libre, leku guztiak bete arte.
Fra terra e cielo
Fra terra e cielo programak ibilbide bat proposatzen du XVII. mendeko Europan barrena, unibertso barrokoa zeharkatzen duten pasio gizatiar eta jainkotiarren bidez. Maitasuna, desira, mina eta debozioa nahasten dira alderdi lurtarretatik zerutarretara doazen musika horietan. Espresio-intentsitate italiarra (Monteverdi, Strozzi, Caccini) eta teatraltasun espainiarra (Marín, Hidalgo, Durón) izanen ditugu; programak marrazten duen paisaia emozionalean gizakien afektuak dira diskurtso musikalaren benetako motorra.
Saioa Goñi sopranoak eta Diana Valls klabezin-jotzaileak osatzen dute Chiavi d’oro ensemble gaztea. Antzinako musikan espezializatu da, eta, 2023an sortu zenetik, bere proposamenen sentsibilitateagatik eta freskotasunagatik nabarmendu da. #SMADEpromesa eta #SMADEtxaloa sariak irabazi zituzten 2025eko #SMADEbelaunaldia atalean, eta jaialdietan eta ziklo espezializatuetan agertzen dira, gero eta gehiago.
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.