SMADE 26: Café con... Ramón Andrés

Lizarra
Imagen 2

SMADE 26: Café con... Ramón Andrés

· Musika eskolako ekitaldi aretoa 

· Doakoa. Sarrera libre, leku guztiak bete arte.

 

SMADE 2026

Arimaren pasioak

 

Arimaren pasioak abiapuntua izanen dira Ramón Andrésen eta jaialdiko zuzendari artistiko Raquel Anduezaren arteko elkarrizketan. Musika, pentsamendua eta emozioa elkartuko dira topaketan. Hausnartuko da desirari, kontsolamenduari, beldurrari, kontenplazioari edo transzendentziari buruz, ulertu nahian nola saiatu den artea esperientzia horiei forma ematen, historian zehar.

 

Ramón Andrés saiakera-idazlea, olerkaria eta musika-aditua da, bai eta Espainiako kultur panoramaren ahots intelektual nabarmenenetako bat ere. Bere lanek sari asko jaso dituzte, eta musikaren, filosofiaren, literaturaren eta pentsamenduaren arteko loturak aztertzen dituzte ikuspegi humanista sakon batetik.

 

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

 

· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.

 

 

Datak eta sarrerak
11
Iraila 2026
Lizarra
17:00
11 Ira
Lizarra
11/9/2026
17:00