· Julian Romano musika eskolako ekitaldi aretoa
· Doakoa. Sarrera libre, leku guztiak bete arte.
Isiltasuna funtsezkoa da musikan zein literaturan, eta ardatza izanen da Alejandro Palomasekin eginen den elkarrizketan, SMADEko zuzendari artistiko Raquel Anduezaren gidaritzapean. Entzuteko, gelditzeko eta barnetik transformatzeko tresna bat da isiltasuna; kasu honetan, sorkuntza guztien jatorria da, eta emozio sakonen sorterria.
Alejandro Palomas eleberrigilea, olerkaria eta dramaturgoa da, eta Espainiako literatura garaikidearen ahots ospetsuenetako bat. Una madre, Un amor, Un hijo eta beste obra asko idatzi ditu, eta Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Saria jaso du, besteak beste. Bere idazketak sentsibilitate handiz aztertzen ditu giza loturak, hauskortasuna eta memoria emozionala.
Interpretea
· Alejandro Palomas
Programaren izena
· Soinua duen isiltasuna
Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.
· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.