SMADE 26: Aldo Mata

Lizarra
Imagen 2
Imagen 3
Imagen 4

SMADE 26: Aldo Mata

· Santa Klara komentuko eliza

· 14 € / 7 € gazte-txartelarekin

 

SMADE 2026

«Anakronos»aren erresonantziak - Carte blanche Aldo Matarentzat

 

“Anakronos”aren erresonantziak programak iraganaren eta orainaldiaren arteko elkarrizketa proposatzen du, Barrokoari geroagoko ikuspegietatik begiratzen dioten obren bidez. Programak Gabrielli, Supriani, Britten eta konpositore garaikideak biltzen ditu, eta aztertzen du nola musika-memoriak garai bakoitzeko emozioak eraldatzen dituen eta esanahi berria ematen dien. Azken finean, erakusten du gizakien pasio batzuek iraun dutela denboran zehar.

 

Aldo Mata nazioartean aitortzen dute interpretazioen adierazpen-intentsitateagatik eta nortasunagatik. Interpretazioa ez ezik, ikerketa eta irakaskuntza ere jorratu ditu. Biolontxelista hau espezializatuta dago errepertorio historikoan zein garaikidean. Haren begirada artistikoa bereziki gogoetatsua da, eta soinua esploratzen du.

 

Antzinako Musikaren Astea programa finkatuenetako bat da, Nafarroako Gobernuak antolatzen dituenen artean. Urtero, Europako antzinako musika onenaren lagin bat eskaintzen du (Erdi Arokoa, Errenazimentukoa zein Barrokokoa), tokian tokikoa, nazio mailakoa eta nazioartekoa.

 

· Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko zuzendari artistikoa: Raquel Andueza.

 

· SMADE 2026 ABONU OSOA

 

Datak eta sarrerak
06
Iraila 2026
Lizarra
19:00
06 Ira
Lizarra
06/9/2026
19:00
Programa