Akrostichon-Wortspiel eszenekin hasi eta Alice in Wunderland operarekin buka, haurtzaroko ametsa eta bokalizazioa, birtuosismoarekiko eta joko demoniakoarekiko lilurarekin batera, nagusi dira Unsuk Chin musikagilearengan, zeinarentzat abiaduraren maitasunak soinu-liluraren mundua eratzen baitu. Ghinekin solasean aritu da Ramon Lazkano, eta konposizio garaikidearen bi aditu handiek soinu-irudimenaren misterioa eta indarra aztertu dituzte elkarrizketan zehar.
Elkarrziketaren ondoren 2026ko Topaketetara gonbidatutako musikagileen obrekin kontzertu aparta eskainiko da. Hari-laukote bat elektronikarekin, hari-laukote hutsa eta klarinete baxua gehi soprano bat osatuko dute kontzertuaren errepertorio paregabea, XXI. mendeko musikarik onenaren isla.
· Ondorengo kontzertua: Chin, Furrer, Lazkano, Sotelo: Hari-laukotea birimajinatzen.
· 4Sonora, hari-laukotea, Elina Viluma-Helling, soprano, Eduardo Raimundo, klarinetea.
· Unsuk Chin, ParaMetaString, hari-laukotea eta elektronikarako (25')
· Ramon Lazkano, Etze, hari-laukoterako (17')
· Mauricio Sotelo, Cuarteto n.3, “La mémoire incendieé" (13')
· Beat Furrer, Litanei, hari-laukotea, klarinete baxua eta sopranorako (20')
Sarrera doakoa da, leku mugatua bete arte, sarrerak online edo leihatilan kendu ondoren.