Errealismo poetiko zinematografikorantz

Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
Imagen 2

Errealismo poetiko zinematografikorantz

· Solasaldia: Carla Simón, Elena López Riera

· Gidaria: Garbiñe Ortega

· Iruñeko Topaketak 2026

 

Iruñeko Topaketak

Carla Simón eta Elena López Riera zinemagileak aspalditik ari dira hausnartzen nola definitu errealismoaren etiketatik kanpo geratzen den zinema mota bat. Alcarràs eta Romería filmetan, Simónek ikuspegi subjektibotik aztertzen du familia-memoria, eta azken pelikulan onirismora jotzen du. El agua lanean, López Rierak paisaia eta mitoa aktibatzen ditu, esperientzia kolektiboari eragiten dioten indar gisa. López Rierak Caimán aldizkarirako idatzitako artikuluan aldarrikatzen duenez, begiratzeko beste modu batzuk esploratu nahi dituzte, “pertzepzio subjektiboa tresna estetiko eta politiko gisa” erabiliz. Horretarako, erreferentziatzat hartzen dute Henry Jamesek The Art of Fiction (gaztelaniaz: El arte de la ficción) testuan esandako hau: “errealitatea izan dadila irudimena azaleratzeko aitzakia bihurria”. Elkarrizketa hau gai horien gainean elkarrekin hausnartzen jarraitzeko beste aukera bat izango da.

 

12:00: Ondorengo proiekzioa Gola aretoa:

Hegoaldeko andregaiak 
Elena López Riera. 2024. Espainia. 37 min.

Amaren ezkontza-eguneko argazki batetik abiatuta, Elena López Rierak bere buruari galdetzen dio gazte irribarretsu hark zer sentitzen ote zuen. Gogoeta hori egiten ari dela, emakume helduen talde bat agertzen da. Emakume horiek beren ezkontza-bizitzaz, lehen esperientziez eta sexualitatearekin duten harreman intimoaz argi eta garbi hitz egiten dute.

Bizitzako une orokor horien bitartez, zuzendariak zalantzan jartzen du bere historia, ama-alaben arteko harreman-katea hausten duena, eta elkarrizketa arina eta filtrorik gabea eskaintzen du. Elkarrizketa horretan, emakumeek desirari buruzko esperientzia intimoenak partekatzen dituzte kamera aurrean.

 

Korrespondentzia
Carla Simón, Dominga Sotomayor. 2020. Espainia, Txile. 19 min

Carla Simónek —Verano 1993 filmari esker Goya sarietan zuzendari berri onenaren saria irabazi zuenak— eta Dominga Sotomayorrek beren bizitzak gogoratzen dituzte orainari zentzua emateko partekatzen duten korrespondentziaren bidez. Bien artean, oroitzapenei, amatasunari, familiari eta zinemari buruz hausnartzen dute. Azken gutunean, Txileko gaur egungo premia agertzen da pantailan: “Lehendabizi, salbuespen-estatua zen, orain, iraultza da. Arraroa da urrun egotea, arraroagoa zinemaz hitz egitea”. Korrespondentzia filmean, iraganari buruzko oroitzapen intimoenak orainarekin konprometitutako kezkekin nahasten dira.

 

Datak eta sarrerak
11
Urria 2026
Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
11:00
11 Urr
Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
11/10/2026
11:00

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

Sarrera doakoa da, leku mugatua bete arte, sarrerak online edo leihatilan kendu ondoren.