Espezie kideen artean

Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
Imagen 2

Espezie kideen artean

· Solasaldia: Luis Arranz - María Sánchez

· Gidaria: Hedoi Etxarte

· Proiekzioa: Hegoak / Lur, Maddi Barber

· Iruñeko Topaketak 2026

 

Iruñeko Topaketak

Faunaren kontserbazioa ekintza poetiko bihur daiteke, baina baita arriskuko praktika ere. María Sánchez albaitari eta poetak landa-inguruneari buruz idazten du, eta, aldi berean, galzorian dauden bertako arrazekin lan egiten du. Bestalde, Luis Arranz biologoak badaki zer den bizia arriskuan jartzea Afrikaren bihotzeko parke naturaletan bizi diren azken animalia basatien bizitza babesteko. Biek hitz egingo dute poetikari, garrantziari, beharrari eta zaintzak eta «espezie kideak» deiturikoekin batera bizitzeak dakarren arriskuari buruz. Topaketan Maddi Barberren Alas/Tierra film laburra proiektatuko da.

 

Proiekzioa: Hegoak / Lur, Maddi Barber

Maddi Barber María Sanchezen “Esta es la mano que cuida” poematik abiatuta, 11min, 2022

 

Ilunabar baten argazkiak iragaten. Igelei buruzko liburu bat eskuen artean. Emakume baten aurpegia: irakurtzen ari da. Basakatu bat hainbat eskuren artean. Egunsenti bat igarotzen. María Sánchez albaitari eta idazlearen “Esta es la mano que cuida” (Hau da zaintzen duen eskua) poematik abiatuta, film hau beste espezieekin ditugun harremanetan gertatzen diren ikaskuntza prozesuei buruzko diptiko gisa eraikitzen da.

 

· Jatorrizko hizkuntza: Euskera. 

· Zuzendaritza: Maddi Barber.

· Edizioa: Maddi Barber, Vicente Vázquez. 

· Soinua: Oriol Campi. 

· Kolorea: Irati Gorostidi. 

· Grafismoa: Fran Fraca. 

· Texto Poema: María Sánchez 

· Ahotsa: Maddi Barber 

· Ekoizpena: Cristina Hergueta, Carmen Bellas, Tasio & Pirenaika

 

Datak eta sarrerak
08
Urria 2026
Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
19:00
08 Urr
Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
08/10/2026
19:00

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

Sarrera doakoa da, leku mugatua bete arte, sarrerak online edo leihatilan kendu ondoren.