Audición guiada - Sinfonía n.º 3 - Heroica

CIVICAN - Centro cultural de Fundación Caja Navarra
Imagen 2

Audición guiada - Sinfonía n.º 3 - Heroica

Enclave FortissimoEntzunaldi gidatua

Entzunaldi gidatua: “3. Sinfonia «Heroica»” (L. van Beethoven)

María Setuain Belzuneguik —musika-bitartekaritzako irakasle espezialistak—, entzunaldi gidatuen bidez, agerian jartzen ditu Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 26-27 abonu-denboraldian interpretatutako obren zenbait gako. Ekimena Enclave Fortissimoren parte da; Enclave Fortissimo, zehazki, kultura- eta musika-arloko bitartekaritza programa bat da, Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren lankidetzaren ondoriozkoa. Herritarrak kulturan parte hartzera bultzatzeko jomuga du, eta ikus-entzuleen eta espezialisten arteko elkarrizketarako eta topaketarako gune bat eskaintzen du.

 

 

“3. Sinfonia «Heroica»” (L. van Beethoven)

1805ean estreinatua, inflexio-puntu bat markatu zuen Beethovenen ibilbidearen eta sinfoniaren garapenaren artean. Sinfoniaren dimentsioek, espresio-intentsitateak eta diskurtsoaren zabalerak XVIII. mendetik jasotako ereduak gainditzen ditu, generoari aukera berriak eskaintzeko. Obrak energia izugarrizko pasarteak eta hausnarketa-, tentsio- eta lirismo-momentuak txandakatzen ditu, aberastasun handiko emozio-ibilbide bat sortzeaz gainera. Edozein programa zehatzetatik haratago, badirudi mugak gainditzearen ideiak partitura osoa zeharkatzen duela. Lan honetan musika sinfonikoaren beste ideia bat sortu zela ikusten da, anbizio handiagokoa, pertsonalagoa eta hedakorragoa.

 

Datak eta sarrerak
14
Apirila 2027
CIVICAN - Centro cultural de Fundación Caja Navarra
19:00
14 Api
CIVICAN - Centro cultural de Fundación Caja Navarra
14/4/2027
19:00

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

Sarrera doan, erreserba egiteko https://inscripcionescivican.com webgunearen bidez edo Nafarroako Kutxa Fundazioa Linearen bidez (948 222444)  lekua bete arte.