Entzunaldi gidatua: “1. sinfonia do maiorrean” (G. Bizet)
María Setuain Belzuneguik —musika-bitartekaritzako irakasle espezialistak—, entzunaldi gidatuen bidez, agerian jartzen ditu Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 26-27 abonu-denboraldian interpretatutako obren zenbait gako. Ekimena Enclave Fortissimoren parte da; Enclave Fortissimo, zehazki, kultura- eta musika-arloko bitartekaritza programa bat da, Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren lankidetzaren ondoriozkoa. Herritarrak kulturan parte hartzera bultzatzeko jomuga du, eta ikus-entzuleen eta espezialisten arteko elkarrizketarako eta topaketarako gune bat eskaintzen du.
“1. sinfonia do maiorrean” (G. Bizet)
Egileak hamazazpi urterekin baino ez zuenez sortu, Bizeten Lehen sinfonia oso harrigarria da, konposizioa heldutasun handikoa baita eta diskurtso musikala, berriz, oso naturala. Obra horrek Klasizismoaren eta Frantziako hasierako Erromantizismoaren herentzia jasotzen du, baina izaera propioa ematen dion freskura batekin. Lehen obra hark jada erausten zuen geroago Carmenen egileari ospea emango zioten ezaugarri asko: doinu dotoreak, erritmo dinamikoa, orkestrazio gardena, etab. Lau mugimendutan zehar musikak etengabe oreka mantentzen du fintasunaren eta bizitzaren bulkadaren artean. XIXI. mendeko konpositore frantses handi baten ahotsa aurreratzen du talentu-erakusketa goiztiar honek.
| 10 |
Otsaila
2027
|
CIVICAN - Centro cultural de Fundación Caja Navarra
|
19:00
|
Sarrera doan, erreserba egiteko https://inscripcionescivican.com webgunearen bidez edo Nafarroako Kutxa Fundazioa Linearen bidez (948 222444), lekua bete arte.