Entzunaldi gidatua: “Dzonot biolontxelo eta orkestrarako” (G. Ortiz)
María Setuain Belzuneguik —musika-bitartekaritzako irakasle espezialistak—, entzunaldi gidatuen bidez, agerian jartzen ditu Nafarroako Orkestra Sinfonikoak 26-27 abonu-denboraldian interpretatutako obren zenbait gako. Ekimena Enclave Fortissimoren parte da; Enclave Fortissimo, zehazki, kultura- eta musika-arloko bitartekaritza programa bat da, Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programaren, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren lankidetzaren ondoriozkoa. Herritarrak kulturan parte hartzera bultzatzeko jomuga du, eta ikus-entzuleen eta espezialisten arteko elkarrizketarako eta topaketarako gune bat eskaintzen du.
“Dzonot biolontxelo eta orkestrarako” (G. Ortiz)
Yucatán penintsulako zenoteetan inspiratuta, Dzonotek soinu-bidaia bat proposatzen digu, zeinetan tradizioa, natura, eta sorkuntza garaikidea elkarri lotzen diren era iradokitzaile batean. Biolontxeloak gidariaren rola hartzen du kontrastez, oihartzunez eta testura-aldaketez beteriko musika-paisaia batean zehar. Gabriela Ortizen idazkerak tinbre-aberastasun handia eta erritmo-indar nabarmena bateratzen eta musika ulerterraza sortzen du, konplexutasuna alde batera utzi gabe betiere. Sorkuntza garaikideari lotutako topikoetatik urrun, obraren botere iradokitzailea dela-eta, berehalako lotura ezartzen du entzulearekin. Egungo musikaren egile garrantzitsuenetako batengana hurbiltzeko aukera bat da.
| 12 |
Maiatza
2027
|
CIVICAN - Centro cultural de Fundación Caja Navarra
|
19:00
|
Sarrera doan, erreserba egiteko https://inscripcionescivican.com webgunearen bidez edo Nafarroako Kutxa Fundazioa Linearen bidez (948 222444) lekua bete arte.