· Santa Maria de Eunate Eliza (kanpoaldean)
· Dantza
· Publiko guztientzat
· 45 min (15' + 15' + 15')
Izenik eta identitate zehatzik gabeko bi pertsonaia elkarren bila dabiltza, elkar uxatzen dute, elkar hausten eta apurtzen, elkarrengandik eta gainerako gauzekin bereizten dituzten mugak zeharkatzen saiatuz. Gure arbasoek irudiak eta errituak asmatu zituzten bezala, iraunkortasunera deitzen saiatzen dira, gero eta urrunago dagoen errealitate baten sabelera itzultzeko atea irekitzen, natura deitzen diogun hori.
· Koreografia: Diego Pazó & Lucía Burguete
· Interpretazioa: Lucía Burguete & Diego Pazó
· Soinu diseinua: VV.AA. – Edición de Diego Pazó
· Argazkiak: Sandra Muñiz, María Muñoz, Ioar Labat, Nanuk Audiovisual, VV.AA.
· Bideoa: Nanuk Audiovisual
· Testua: Diego Pazó
"Oinak hodeietan" Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren tokiko erakundeekin elkarlanean bultzatutako programa da. Programak nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramaten ditu 200 eta 2000 biztanle arteko herrietara.
Sarrera librea leku guztiak bete arte. Gonbidapen erreserba.