L.H4, LH5 eta LH6
· Testurik gabeko ikuskizuna
· The Funamviolistas eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Bizitza osoa musikari eskaini zioten hiru emakume, beren ibilbideetako une gorenean ametsak eta ilusioak ezerezean gelditu zirenak, kaleratze-gutun bat jasotzean. Bakoitza bere arrazoiengatik, eta bakardadearen eta ezezagunari zaion beldurraren amildegiaren aurrean, ez errenditzea erabakiko dute.
Proiektu berririk ez dutenez, kaleko musikari moduan hasiko dute ibilbide berria. Bide horretan, batetik, ohartuko dira ez daudela bakarrik, eta, bestetik, zoritxarraren aurrean gizakiak batzen dituen hobetzeko espiritua eta adiskidetasunaren benetako balioa aurkituko dute. Keinu bidezko ikuskizuna, samurtasunez, umorez, sentsualitatez… betetako piezak dituena.
Gizakiaren emozioetan egiten den paseoa, musika-errepertorio egoki batekin –pertsonaia horien ahotsa–, Antonio Vivaldi, Edvard Grieg, Jules Massenet, Georges Bizet, Astor Piazzolla, Rita Pavoneren lanak barne hartzen dituena, besteak beste, Happy together, Les Triplettes de Belleville eta Sweet Charity filmetako soinu-bandak, eta jazzaren eta Argentinako tangoaren abesti klasikoak.
| 08 |
Apirila
2027
|
Auditorio Barañain Auditorioa
|
10:00
|
|
| 08 |
Apirila
2027
|
Auditorio Barañain Auditorioa
|
11:30
|
Ikastetxeak aldez aurretik eta zuzenean kudeatu behar ditu inskripzioak, izena emateko formulario honen bidez. Jardueretarako lekuak mugatuak dira eta izena ematearen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
Ikastetxeak inolako konpromisorik gabe jar daitezke gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez, zalantzak bidaltzeko halakorik badute: educativoysocial@fundacionbaluarte.com.