· Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua
· Gaztelaniaz egindako bitartekaritza
· Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
· Perry So, zuzendaria.
· María Setuain, musika-bitartekaritzan aditua.
Ikastetxeetarako jarduerak: “Itsasoa”
Claude Debussy: Itsasoa (1945eko edizioa)
Obra batzuek ez dute paisaia bat deskribatzen: esperientzia sentsorial bihurtzen dute. Hori gertatzen da Claude Debussyren La mer lanarekin. XX. mendeko partiturarik liluragarrienetakoa da. Sinfonismo erromantiko tradizionaletik urrun, Debussyk kolore, argi, mugimendu eta soinu-iradokizunezko ozeano aldakorra eraikitzen du. Itsasoa ez da postal bat, indar bizi bat baizik: olatuak, islak, lanbroak, haizea eta baita isiluneak ere orkestratik irteten direla dirudi.
Obra bereziki erakargarria da Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat, oso entzute bisual eta zinematografikoa delako. Gaur egun soinu-bandekin edo ikus-entzunezko hizkuntza garaikidearekin lotzen ditugun soinu-baliabideak entzungo ditugu. Horrez gain, oso gai iradokitzaileak jorratu ditzakegu ikasgelan: musikaren eta inpresionismoaren arteko lotura, forma klasikoekiko haustura, natura gogora ekartzea edo musikak hitzik gabe emozioak iradokitzeko duen gaitasuna. La mer entzunda, orkestra bat, literalki, ur, argi eta zeruertz bihur daitekeela ikusiko dugu.
Ikastetxeak aldez aurretik eta zuzenean kudeatu behar ditu inskripzioak, izena emateko formulario honen bidez. Jardueretarako lekuak mugatuak dira eta izena ematearen hurrenkeraren arabera banatuko dira.
Ikastetxeak inolako konpromisorik gabe jar daitezke gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez, zalantzak bidaltzeko halakorik badute: educativoysocial@fundacionbaluarte.com.