Molto Barroco

Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3

Molto Barroco

· Píscore Teatro
· Gaztelania 
· + 5 urte
· 60'

 

Baluarte Txiki

Molto Barroco musika-konposizio barrokoen aldarrikapena da, antzerkitik eta umoretik. Emaztegaiari ezkontzeko eskatzeko dantzaren harira, erregeak pieza berezi bat eskatu dio gorteko konpositoreari.

 

Eskaera horrek eszena komiko batzuk sortzen ditu konpositorearen eta hiru ganbera-musikarien artean, eta horietan mota guztietako gag, errutina komiko eta musikal, dantza eta malabar-jokoak ere sartzen dira.

 

Baina, aldi berean, ikuskizuna beste trama soil batez elikatzen da: erregearen, bere emaztegaiaren eta, agian, geroko erreginaren eta konpositorearen arteko korapilo-komedia. Maitasunezko triangelua, jarrera lotsagabeko bufoi baten konplizitatea izango duena.

 

2024ko Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko Haurren Lehiaketa Barrokoan hautatua

 

Datak eta sarrerak
20
Martxoa 2027
Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
17:00
20 Mar
Ganbera Aretoa, Baluarte Auditorioa
20/3/2027
17:00

Sarreren erreserbei buruzko informazioa

Sarreren prezioa

· Solteak: 10 €

· 4 Sarrerako sorta ikuskizun bererako: 30 €

· Txiki abonua nahieran aukeratu beharreko 4 ikuskuzune tarako: 30 €

· 4 Txiki abonuko sorta nahieran 4 sarrera aukeratu beharreko 4 ikuskizun berberetarako: 104 €