Xabier Anduaga: gala lírica con la Orquesta Sinfónica de Navarra

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 3

Xabier Anduaga: gala lírica con la Orquesta Sinfónica de Navarra

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa

Giacomo Sagripanti, zuzendaria

Xabier AnduagatenorraMusika Abonua25-26 Denboraldi Nagusia

Xabier Anduaga tenorraren gala lirikoa, Nafarroako Orkestra Sinfonikoarekin batera


Xabier Anduaga tenor donostiarrak, hots, publikoak eta kritikariek txalotua munduko antzokirik garrantzitsuenetan aritu denean, amaiera emanen dio Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldiari Baluarte Auditorioan. Izan ere, gala liriko iradokitzailea eskainiko du, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak lagundurik, Giacomo Sagripantiren zuzendaritzapean. 

 

Xabier Anduaga, Donostian 1995ean jaioa, Donostiako Orfeoiko abesbatzan hasi zen abesten eta, haurra zelarik, bakarlari aritu zen musika sakroko kontzertuetan. Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian ikasi zuen, bereziki ahots teknika landuta Elena Barbérekin, hau da, bere erreferentziazko irakaslearekin, eta besteak beste, Alberto Zedda, Ernesto Palacio eta Juan Diego Flórezen saio magistraletara joan zen. 

 

2016an, Accademia Rossinianan sartu zen, Pesaron, eta Belfioren egin zuen debuta Il Viaggio a Reims lanean. Bere ibilbideko lehen urteetan, rol rossinianoetan nabarmendu eta bel cantorantz zabaldu zuen bere errepertorioa, hainbat eszenatokitan arituta: Colón Antzokia, Théâtre des Champs-Élysées, Rossini Opera Festival, Vienako Musikverein, Parisko Opéra Nationala, Teatro Real eta Hamburg State Opera. 

 

2019an, Lehen Saria irabazi zuen Operalia Kantu Lehiaketan, bai kategoria orokorrean, bai Zartzuelan. Beste aitortza batzuk ere jaso ditu, hala nola Nazioarteko Opera Saria 2021 Kantari Gazte Onenari eta XXI. Opera Saria. Azkenaldiko konpromisoen artean nabarmentzekoak dira Metropolitan Operan (L’elisir d’amore), Royal Opera Housen eta Gran Teatro del Liceun (Don Pasquale) egindako debutak eta, era berean, Teatro Realen (La sonnambula), Teatro di San Carlon (I puritani) eta Las Palmasko Operan (Lucia di Lammermoor) egindako emanaldiak.

 

Datak eta sarrerak
14
Ekaina2026
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
18:30
14Eka
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
14/6/2026
18:30