Tosca (G. Puccini)

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5

Tosca (G. Puccini)

Teatro Massimo di Palermo

Vanessa Goikoetxea, Floria Tosca

Arturo Chacón, Mario Caravadossi

Carlos Álvarez, Scarpia

 

Orquesta Sinfónica de Navarra · Coro Lírico AGAO  · Coro Joven del Orfeón Pamplonés

Iván López Reynoso, musika-zuzendaria

Mario Pontiggia, eszenaren-zuzendaritza

Francesco Zito, eszenografia eta jantziak

Bruno Ciulli, argiak

25-26 Denboraldi NagusiaMusika Abonua

Tosca (G. Puccini). Opera eszenifikatua. Lehen saioa

 

Grina, intriga politikoa eta drama jabetuko dira Baluarte Auditorioko eszenatokiaz, Giacomo Pucciniren Tosca lanaren ekoizpen gogoangarri honen bidez, Mario Pontiggia eszena-zuzendari ospetsuaren eskutik. Baluarte Fundazioko 25-26 Denboraldi nagusiak ekoizpen hori eskainiko baitu bere seigarren hitzorduan, Palermoko Teatro Massimok jatorriz ekoiztua. Opera zaleek eta drama lirikoa maite dutenek inola ere galdu behar ez duten saioa.

 

Mario Pontiggiak zuzendutako Tosca lanaren ekoizpena bere ikuspegi klasiko eta monumentalagatik da ospetsua, eta ondorio guztietarako da arte italiarraren onena, eszenako artifizioari dagokionez. Eszenografiak oihartzun gisa dihardu, eszenaratze honen balio piktoriko ikusgarria areagotzeko, ikuslea gune oparo batera eramanda, Aita Santuaren 1800eko Erromaren sinboloak dira nagusi bisualki. Hiria Vatikanoko polizia krudelak zanpatua ageri zaigu, fanatismo, indarkeria eta arrandiaren artean. Argiztapen bikainak on egiten die jantzi ikusgarriei, egokitasun kromatikoari eta multzoaren dotoreziari, aldi berean eszena-multzoari ikusgarritasun handia emanda. 

 

Hiru ahots bikain dira buru interpreteen artean: Vanessa Goikoetxea sopranoa Floria Tosca da; Arturo Chacón tenorra, berriz, Mario Cavaradossi, hau da, artista gartsu eta ausarta; eta Carlos Álvarez baritonoak Scarpia baroiaren papera eginen du. 

 

Tosca, 1900ean estreinatua, hiru ekitaldiko opera da, drama politikoa amodio-istorio suhar batekin konbinatuta. Aria gogoangarriz beteriko partituran (adibidez, Vissi d’arte eta E lucevan le stelle), Puccinik musika gartsua ondu zuen, narrazioaren tentsioa amaiera tragikoraino bertaraino indartzen duena. 

Datak eta sarrerak
01
Otsaila2026
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
18:30
01Ots
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
01/2/2026
18:30