Sokolov: recital de piano

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3

Sokolov: recital de piano

25-26 Denboraldi NagusiaMusika Abonua

Sokolov: piano errezitaldia


Grigory Sokoloven arte karismatikoak behar den kontzentrazioa lantzeko ahalmena dauka, publikoak konposiziorik ezagunenak ere ikuspegi berrietatik ikus ditzan. Teknika bikaina, interpretazio sakona eta errepertorio klasikoarekin duen lotura paregabea, horra zergatik den ospetsua mundu osoan. Hori dela-eta esaten da Sokolov gaur egun dela pianoaren interprete handienetako bat. Haren arteak bi oinarri ditu: bere nortasun paregabearen zimendu sendoak eta bere ikuspegi indibiduala

 

Sokolovek arreta berezia pausatzen du jotzen dituen instrumentuen mekanismoan eta konfigurazioan. Orduak eta orduak ematen ditu haien ezaugarri fisikoak aztertzen, piano-teknikariekin hizketan eta elkarlanean instrumentuen betebehar idealak lortzeko. “Ordu asko behar dira pianoa ulertzeko, bakoitzak bere nortasuna baitu eta elkarrekin jotzen dugu”, azaltzen du. Artistaren eta instrumentuaren arteko fusioa guztiz garrantzitsua da Sokoloven ideia musikalak isurtzeko. Pedala neurriz erabiliz, tonu- eta ehundura-grabaziorik sotilenak ekartzen ditu gogora, bai eta soinu-kontrasterik ahaltsuenak ere, bere lan teknikoaren bikaintasun hutsaren bitartez. Kritikariek haren trebetasun harrigarrian erakutsi ohi dute interes berezia, hots, trebetasuna ahots indibidualak testura polifoniko konplexuaren barnean egituratzeko, bai eta melodia-lerro arinak proiektatzeko ere. 

 

Piano errezitaldi honetan –Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldiko seigarren hitzordua–, artaz aukeratutako programa aurkeztuko du Sokolovek.

Datak eta sarrerak
21
Otsaila2026
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
19:30
21Ots
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
21/2/2026
19:30