Ikastetxeetarako proposamena: Pezes

Auditorio Barañain Auditorioa
Imagen 2
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5

Ikastetxeetarako proposamena: Pezes

Ultramarinos de Lucas.

· Haurrendako poema eszenikoa.

· Haur Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendua

· Baluarte Fundazioaren Hezkuntza eta Gizarte Programa.

 

Lanak esperientzia artistikoa proposatzen dio haurrari, unibertso likido batean arneratu dadin. Unibertso hori haurrena da, gurea da, baita jaio baino lehen ere.

 

Lana jatorriaz, hastapenaz, bizitzaranzko bideaz mintzo da; bidean hasten den haurraz eta munduari eragiten dion durundiaz; ez gehiago, ez gutxiago.

 

Lanak bere ikusleen memoria laburra partekatu nahi du, eta elkarrekin flotatu, denok –jakin gabe– arrain izan gineneko garai haien oroitzapen biziaren gainean.

Datak eta sarrerak
16
Urtarrila2026
Auditorio Barañain Auditorioa
10:00
16
Urtarrila2026
Auditorio Barañain Auditorioa
11:15
16Urt
Auditorio Barañain Auditorioa
16/1/2026
10:00
16Urt
Auditorio Barañain Auditorioa
16/1/2026
11:15

Inskripzioei buruzko informazioa

Ikastetxeak inolako konpromisorik gabe jar daitezke gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez, zalantzak bidaltzeko halakorik badute: educativoysocial@fundacionbaluarte.com

Ikastetxeak aldez aurretik eta zuzenean kudeatu behar ditu inskripzioak, izena emateko formulario honen bidez. Jardueretarako lekuak mugatuak dira eta izena ematearen hurrenkeraren arabera banatuko dira.