Aurrez, kontzertuaren entzunaldi gidatu bat eginen da abenduaren 17an, CIVICANen, “Suzko txoria” Suiteaz.
Magia
Abonuko 4.: “Magia”. 25-26ko abonu denboraldia Iruñean. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
Nafarroako Orkestra Sinfonikoak (OSN-NOS) 2026ko abenduaren 18an (osteguna) emanen du Iruñean 25-26 denboraldiko abonuko bere laugarren kontzertua 19:30ean, Baluarte Auditorioan, “Magia” izenburuko programa eskaintzeko. Lehen zatian, Richard Wagnerren Walkiria operako Wotanen azken agurra eta Su magikoaren musika daude barne. Ondoren, Katia eta Marielle Labèque ahizpek (pianoan lau eskuetan duten birtuosismoagatik ospetsuak) Bryce Dessnerren Bi pianorako Kontzertua joko dute. Bigarren zatian, OSN-NOSek, “Suzko txoria” emanen du, Igor Stravinskik ondua.
Kontzertua Perry So OSN-NOSeko maisu titularrak zuzenduko du.