Tembembe Ensamble Continuo
La Capella Reial de Catalunya
Le Concert des Nations
Con el apoyo del Departament de Cultura de la Generalitat de Catalunya.
Con el apoyo financiero de la Direction Régionale des Affaires Culturelles Occitanie.
Jordi Savall viola da gamba jotzaile, zuzendari eta musikologo entzutetsua da eta mundu mailako erreferentzia antzinako musikaren interpretazioan. Bada, Códice Trujillo del Perú berreskuratu du, hots, ohi kanpoko kasua Mundu Berriko musika autoktonoen historian.
Hogei pieza musikalen artean badira tonadas, cachuas, tonadillas, bayleas, cachuytas eta lanchas, eta herrialdeko tradizioen berezko errepertorioa ezagutzeko parada ematen dute -abesten den cachua bateko testuak adierazten duen bezala, ("al uso de nuestra tierra", hau da, gure herrian egiten den moldean), eta bereziki, XVIII. mendeko Peruko Erregeorderriko herri xeheak maite zituen kantu eta dantzetako errepertorioa.
Códice Trujilloko musikak herri baten arte eta giza balioaren adibide bikaina dira. Izan ere, esplotazio kolonial latzetik haratago eta mendez mende pairatutako sufrimenduetatik haratago, herri horren duintasuna berreskuratzea du xede, bai eta itxaropen apur bat ere, musikaren eta dantzaren alaitasunari esker.
Fiesta Criolla en el virreinato del Perú ekitaldiko erritmo eta antzinako melodia horien indar agorrezinak eta grazia exotikoak ederki erakusten dute herri sormena beti dela musika miresgarriak sortzeko gauza, eta haietan gaur egun oraindik ere mintzo zaizkigu edertasuna, emozioa eta poza, bizi-unearen bizitasun eta poesia osoarekin.
Hau Baluarte Fundazioko 25-26 denboraldi nagusiko zazpigarren proposamena da Baluarte Auditorioan.