El fantasma de la ópera

Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
Imagen 3
Imagen 4
Imagen 5
Imagen 6
Imagen 7

El fantasma de la ópera

Andrew Lloyd Webber, musika

Charles Hart, hitzak

Richard Stilgoe, hitz gehigarriak


LETSGO en colaboración con Amigos Para Siempre

Musika Abonua25-26 Denboraldi Nagusia

El fantasma de la ópera: inoizko musikalik arrakastatsuena


Andrew Lloyd Webber konpositorearen musikal ospetsua -urte gehien daramana Broadwayn ikusgai- heldu da baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi nagusira, istorio zoragarri bat ezagutzeko aukera izan dezagun, Parisko Operan bizi den pertsonaia atsekabetu eta misteriotsu batek protagonizatua, bere borondatea inposatuta eta antzokiaren jabeak eta antzezleak izuarazita. Guztiz maitemintzen da neska soprano batez, eta gaztearen talentu apartekoak lantzen aritzen da, eskura dituen metodo bihurri guztiak erabiliz… 

 

Inoizko musikalik arrakastatsuena dela esaten da. Gastón Leroux idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritua, 1985ean sortu zuen Andrew Lloyd Webberrek. Estreinatu zenetik, arrakasta izan du nazioartean, eta historiako bigarren musikala da salduenen artean. Dagoenekoz, 35 herrialdetako 145 milioi ikuslek gozatu dute. 

 

Operako mamuaren bertsio honek zerbait bereziagoa du, aurreko guztietatik bereizteraino: ederki uztartu baitu antzerki tradizionalaren artisautza zaindua abangoardiako azken teknologiarekin. Oihalak Reinaldo Rinaldik sortu ditu fintasun handiz, genero honetako pintorerik ospetsuenetako baita, eta berak ere onduak dira Modenako Luciano Pavarotti Teatro Comunaleko Eszenografia aretoan dauden lanak. Ekoizpenak ederki uztartu ditu eszenografia-baliabide tradizionalak azken belaunaldiko teknologia automatizatuko mekanismoekin, antzezpenean gertatzen diren efektu berezi ugariak eta sofistikatuak sortzeko. 

 

Federico Bellone da zuzendaria, hots, nazioartean ibilbide entzutetsua egindako ikuskizunen zuzendari artistikoa, haien artean Mary Poppins nabarmentzen dela, Italian, Disneyk eta Cameron Mackintoshek ekoiztua. Bestalde, Julio Awad da musika-zuzendaria, hainbat artistarekin edota ikuskizun eta komedia musikaletan zuzendari, pianista eta moldatzaile aritutakoa: adibidez, Ederra eta Piztia, Estamos en el Aire, Zorba, My Fair Lady, Operako mamuaren aurreko bertsioak, Víctor o Victoria, Los productores… Haren musika-zuzendaritza murgilgarriak operaren zati bat sentiaraziko dio ikusleari, sistema inguratzaile bati esker; izan ere, gaur egungo Baluarte Auditorioa Parisko Garnier Opera bihurturik agertuko zaigu, bertan garatzen baita XIX. mendean girotutako istorio hau. 

 

Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi nagusiko zortzigarren proposamena da Baluarte Auditorioan. 

Datak eta sarrerak
20
Martxoa2026
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
17:00
20
Martxoa2026
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
21:00
20Mar
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
20/3/2026
17:00
20Mar
Areto Nagusia, Baluarte Auditorioa
20/3/2026
21:00