Conductus Ensemble
Andoni Sierra, zuzendaria
Raquel Andueza, sopranoa
María Pujades, sopranoa
Ferrán Albrich, baritonoa
Dido eta Eneas (H.Purcell). Opera barrokoa kontzertu-bertsioan.
Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi nagusiaren bigarren ikuskizunak Barrokoko maisulanetako bat ekarriko du Baluarte Auditoriora: Dido eta Eneas, Henry Purcellek ondua. Antzezpen bikaina da eta Conductus Ensemble elkartearen eskutik etorriko zaigu, Andoni Sierrak zuzendurik, lehen mailako abeslariak izanen dituela: Raquel Andueza eta María Pujades sopranoak, eta Ferrán Albrich baritonoa.
Dido eta Eneas hiru ekitaldiko opera da, Henry Purcellek 1689 aldean konposatua. Errepertorio barroko ingelesaren gailurretako bat dela jotzen da. Didoren (Kartagoko erregina) eta Eneas heroi troiarraren arteko amodio-istorio tragikoa kontatzen du, patuak eta naturaz gaindiko indarren esku-hartzeak markatua. Bukaerako auhen ospetsuaren bidez (When I am laid in earth), lanak entzule belaunaldi asko eta asko hunkitu ditu eta oraindik ere da barrokoko musika-adierazkortasunaren erreferentzietako bat.
Conductus Ensemble interpretazio historizistan espezializatutako elkarte bat da eta garaiko espirituari fidel zaion irakurketa proposatzen du, erabiliz bai jatorrizko instrumentuak, bai XVII. mendeko iturrietan oinarritutako interpretazio-irizpideak. Hurbiltze zorrotz horrek lana berrezagutzeko aukera dakar, agerian utzita haren tinbre-aberastasun osoa, ornamentazio fina eta sakontasun dramatikoa.
Raquel Andueza, errepertorio barrokoa menderatzeagatik eta ahots-adierazkortasunagatik ezaguna den sopranoa, izanen da Dido, irakurketa bizia eta hunkigarria eginik. Haren ondoan kantari, María Pujades eta Ferrán Albrich nabarmena duena.
Itxura guztien arabera, ekitaldia esperientzia paregabea izanen da antzinako musika, opera barrokoa eta benetako interpretazioa maite dituen jendearentzat. Horra Dido eta Eneas inoiz ez bezalako interpretazioan, ikuslea Barroko ingelesaren bihotzeraino eramateko.