Rubén Olmo, zuzendari artistikoa
Marcos Morau, ideia eta zuzendaritza artistikoa
Koreografia: Marcos Morau & La Veronal, Lorena Nogal, Shay Partush, Jon López, Miguel Ángel Corbacho.
Espainiako Ballet Nazionala: Afanador
Espainiako Ballet Nazionalak Afanador ekarriko du Baluarte Fundazioaren 25-26 Denboraldi nagusiko hamargarren hitzordura, Baluarte Auditorioan. Koreografiak omenaldia egin nahi die Ruvén Afanador argazki kolonbiarraren lanei, argazkilariak oso modu pertsonalean txertatzen baitu flamenkoaren irudia hizkuntza bisual garaikidean, generoaren muga tradizionalak gaindituta, argi-itzalen joko bikainaren bidez.
BNEren koreografia honek dantzatik berrinterpretatzen du haren estetika bizi eta sakonki teatrala: argazkiak bizitza hartzen du, irudi finkoaren eta arte mugimenduaren arteko mugak desafiatuta.
Marcos Morauren Afanador lanak “elkarrizketa bat sortzea” proposatzen du, argazkilari horren begiradatik abiatuta, “bi hizkuntza hibridatzen dituena unibertso berri baten bila”.
“Ametsez, desioz eta oroimenez egindako lente deformatzaile baten bidez behatzen dio Ruvén Afanadorrek flamenkoari. Tradizioaren osagaiak berez lasaigarriak badira, zer gertatzen da osagai horiek arraro eta ezagutezin bihurtzen direnean? Afanadorrek flamenkoaren gainean duen begirada surrealistak antz handia du urteotan La Veronal konpainiaren burutzan nire lana elikatu duen munduaren gaineko begiradarekin, hots, ez irudikatzea gaur egungo mundua, berri bat asmatzea baizik”.
(Marcos Morau)