Kontratazio publikoari eta zerbitzu emankizunari buruzko informazioa

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 2.5 artikuluaren arabera, Foru Lege horren mendeko entitateek programatu eginen dute kontratazio publikoaren jarduera, zeina aurrekontu-ekitaldi batean edo urte anitzeko epeetan garatuko baitute, eta aldez aurretik jakinaraziko dute beren kontratazio-plana, beren aurrekontuen onespenarekin batera:

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 36.10 artikuluaren arabera, Foru Komunitateko sektore publikoaren parte diren entitate guztiak behartuta egonen dira urtero argitaratzera enplegu zentro bereziei eta laneratze enpresei erreserbaturiko kontratuen zerrenda eta kontratu horien guztizko zenbatekoa.

Era berean, Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 88.2 artikuluaren arabera, Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez antolatuko da gardentasuna kontratazio publikoan. Atari hori informazioa emateko funtsezko tresna bat izanen da, eta, informazio horretan, honako hauek adierazi beharko dira:

j) Entitate bakoitzak adjudikaturiko zenbateko txikiko kontratuei buruzko informazioa, hiru hilabetean behin eguneratua, adjudikazio-hartzailea nor den eta zenbatekoa zein izan den zehaztuta.

k) Datu estatistikoak, kontratazio organoen arabera, urtealdika zehazten dutenak Foru Lege honetan aurreikusitako prozedura eta moduen bitartez adjudikatutako kontratuek aurrekontu-bolumenaren ikuspegitik egiten duten portzentajea.