Fundazio publiko gisa jaio zen, Baluarte Nafarroako Batzar Jauregi eta Auditoriumerako programazio askotarikoa eta maila artistiko handikoa sortzeko xedearekin. Nafarroako Gobernuaren eta enpresa kolaboratzaileen ekarpenei esker, kalitateko proposamenak egin ditzake, herritarrentzat onargarriagoak diren kostu batzuekin. Bere bilakaeran zehar, Baluarte Fundazioak bere jarduteko eremua handitu du, eta 2014az geroztik zinematografiaren arloko jardueretan antolatzaile aritzen da beste batzuekin.

2016an, Nafarroako Gobernuaren aginduz, Baluarte Fundazioak bere gain hartu zuen bere programen artean Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, foru komunitateko orkestra ofiziala. Urte horretako irailaren 1az geroztik, orkestra Fundazioaren egituran sartu zen eta bere programazioa Fundazioaren programazio izatera igaro zen. Eta era berean, Nafarroako Gobernuaren beste programa batzuk harekin batera antolatzen hasi zen, hala nola Erriberriko Antzerki Klasikoko Jaialdia, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea eta DNA Nafarroako Dantza Garaikideko Jaialdia.

2016aren amaiera bitartean, Baluarte Fundazioak 400 ikuskizun baino gehiago eszenaratu zituen, 600 emanaldirekin baino gehiagorekin eta 800.000 ikusle inguru hartu zituen. Aurkeztu dituen ikuskizunak musika klasikokoak, herri musikakoak, testu antzerki eta antzerki musikalekoak, dantza klasiko eta garaikidekoak, eta genero lirikokoak izan dira.

Baluarte Fundazioa Estatutuak

NOS Estatutuak

Organigrama