2003az geroztik, Baluarte Fundazioak bere programazioa dauka, ia genero eszeniko guztiak barnebilduta, eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren funtsezko euskarri artistikoa dauka.

Bisitatu webgunea

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN-NOS) bere esparruko talderik zaharrena da gure herrialdean. Baluarten ematen duen programazio egonkorraz gain —abonu denboraldia—, bi denboraldi gehigarri eskaintzen ditu, Foru Komunitatean musikarik onena hedatzeko asmoz.

Bisitatu webgunea

Erriberriko Errege-Erreginen Jauregian Espainiako antzerki jaialdirik ospetsuenetako bat egiten da aire zabalekoen artean.

Bisitatu webgunea

Mende erdiko ibilbidea egina duela, Lizarrako Antzinako Musikaren Astea (SMADE) gure herrialdeko musika jaialdirik bikainena da, Erdi Aroko, Errenazimenduko eta Barroko garaiko musikari dagokionez, eta erreferentzia ere bada nazioartean era horretako jaialdien artean.

Bisitatu webgunea

DNA da programa artistiko bat, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak Baluarte Fundazioarekin batera antolatua, eta helburu du dantza garaikidea eta mugimenduaren arteak sustatzea.

Bisitatu webgunea

Nazioarteko kultura eta hausnarketa topaketa, mundu garaikidearen erronka konplexuei eta arazo sozial presakoenei buruz, pentsamenduaren, arteen, literaturaren eta musikaren bidez eta munduko pertsona ospetsuak elkarrizketatuz. Ospakizun bakar eta eraldatzailea, 1972ko Iruñeko Topaketen 50. urteurrena gogora ekartzen duena, gozamen intelektual eta artistikorako, bere zentzu osoan. Nafarroako Gobernuak sustatzen ditu Iruñeko 72-22 Topaketak, eta Baluarte Fundazioak, Iruñeko Udalak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Unibertsitateak antolatzen dituzte, La Caixa Fundazioaren laguntzarekin.

Visitar web

«Oinak hodeietan» Baluarte Fundazioak eta Nafarroako Gobernuak Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren tokiko erakundeekin elkarlanean bultzatutako programa da. Programak Nafarroako konpainien formatu txiki edo ertaineko ikuskizunak eramaten ditu 200 eta 2000 biztanle arteko herrietara. Espazio ez-konbentzionalak dira, hala nola monasterioak, arkeologia-aztarnategiak, gazteluak, basoak eta ondare kultural eta natural handiko beste leku batzuk; hala, bai lekua bai proposamen artistikoak elkarren artean aberasten dira, eta ikusleak bien edertasunaz goza dezake esperientzia berean.

Visitar web

Nafarroako Fonoteka, Baluarte Fundazioarekin eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiarekin elkarlanean, Nafarroako musika ondarea berreskuratu eta babesteko jaioa da.

Bisitatu webgunea

Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak bultzaturik, Ser o ser/Izan ala izan arte eszenikoen zikloa sortu zen 2020/2021 denboraldian, nafarren sorkuntza mota oro suspertzeko, eta Baluarteko Ganbera Aretoan du egoitza.

Programa eskuratu

2014az geroztiko kartel flamenko nagusiak nazioarteko flamenkologiaren erdigunean jarri du Iruñea, eta munduko cantaore, musikari eta baliaorerik onenen talentua ekartzen du urtero nafar hiriburura. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak jaialdiko programarik ausartenetan parte hartzen du.

Bisitatu webgunea